XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Asma ezazu 4. Ikas itzazu buruz ondoko igarkizunak: Zeintzu dira hiru animalia hauek?.

Zaldi baten begiak ditu, zaldi baten belarriak ditu, zaldi baten hankak ditu, zaldi baten hortzak ditu, zaldia bezala ibiltzen da, zaldiak bezala jaten du, zaldiak bezala edaten du, eta hala ere ez da zaldi. Pixka batez pentsatu baietz igarri!.

Zer dela eta zer dela, belarriak luzeak, isatsa motza, korrika, saltoka, dabilen aberea?.

Azpia zuri, gaina beltz, Udaberrian etorri, neguan ihes, Hegoak mugitzen ditu hanken ordez.

Erantzunak hitz porrusalda honetan aurkituko dituzu: Aplika ezazu 5. Ezagutzen al duzu ondoko errefraua?.

Blas gurenez lertxoina dakuskek; ez badakusk, ur edo elur urte.

Azal ezazu beronen esangura.

Noiz da San Blas eguna?.

Ba al du zerikusirik atsotitz honek lertxoina hegazti migraria izatearekin?.

Talde lana 6. Erantzun iezaiezu ondoko galderei: Zeintzu dira haragijaleek garatuen dituzten hortzak? Eta belarjaleek? Zergatik?.